Ikasle ohien ahotsak, etorkizunerako zubi

2025-02-04

Atzo, ikastolan Orientazio Azoka ospatu zen, eta Batxilergoko ikasleek unibertsitateko graduen inguruko informazio zuzena eta fidagarria jasotzeko aukera izan zuten.

Horretarako, hainbat ikasle ohik beren esperientziak partekatu zituzten, orientazio baliotsua eskainiz.

Azokan, ondorengo ikasle ohiek hartu zuten parte:
๐Ÿ”น Eneko Larraรฑaga โ€“ Gizarte Hezkuntza
๐Ÿ”น Kerman Olaizola โ€“ Biologia
๐Ÿ”น Danel Vadillo โ€“ Fisika
๐Ÿ”น Julen Briz โ€“ Ingeniaritza Elektronikoa
๐Ÿ”น Araitz Unanue โ€“ Matematika
๐Ÿ”น Markel Azpeitia โ€“ Ikus-entzunezko Komunikazioa

Ekimen honek balio bikoitza du: batetik, Batxilergoko ikasleek informazio praktikoa eta erreala jasotzen dute unibertsitateko ikasketen inguruan; bestetik, ikasle ohiek ikastolarekin duten harremana sendotzen dute. Izan ere, haientzat ikastola oraindik beraien etxea da, eta bertara itzultzea beti izaten da esperientzia berezia.

Ikastolak bere ateak beti zabalik ditu bere ikasleentzat, eta belaunaldien arteko elkarlana sustatzea bere identitatearen parte da. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei, etorkizuneko ikasleei bidea argitzen laguntzeagatik.