Pirritx, Porrotx eta Marimototsi herri omenaldia (maiatzak 3): sarrerak eskuratu!
Zure gurasoek lehen aldiz eraman zintuztenean sentitutako magia hori orain zure seme-alabekin partekatzen duzu, eta haien begietan aurkitzen duzu zuk bizitako emozio bera. Haur izan ginenok heldu bihurtu gara, baina pailazo hauek oraindik ere gure barneko haurrarekin konektatzen gaituzte.
Zuk ere bizitakoak dituzu Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abenturak: behin eta berriro kantatu duzuĀ Maite ZaitutĀ abestia, barrez lehertu zara Poxpolin Marisorginaren sorginkeriarekin, edo Tiderrek herri-minaren garrantzia erakutsi dizu. 37 urtez belaunaldi osoak hezi dituzte euren abestiek, irriek eta maitasunaren inguruko ikuspegi unibertsalak!
Horregatik guztiagatik, eskerrak eman nahi dizkiegu. Omenaldi honetan, sudur gorriak jantzi eta haien irakaspenak eta utzi duten arrastoa ospatuko ditugu elkarrekin. Orain, gure txanda da: bihotzez esan diezaiegun denok batera Maite Zaitut!
Ez galdu aukera eta lortu sarrerak maiatzaren 3n BEC aretoan ospatuko den omenaldirako! Sarrerak harmailetan edo pistan erosteko aukera duzu.
