Neguko ibilaldiak: kirolaren eta kulturaren bidean

2025-02-06

Gaur, gure DBHko ikasleek neguko ibilaldiak egin dituzte, eta kirola zein kultura izan dira protagonistak. Euskal Herriko hainbat txokotan barrena, esperientzia aberasgarriak bizitzeko aukera izan dute.

DBH 1. mailako ikasleek Tabakalerako tailerretan parte hartu dute, arte garaikidea eta sormen espazioak ezagutuz. Ondoren, Kontxako badia itsasontzian zeharkatu dute, eta aire librean gozatzeko aukera bikaina izan dutelarik.

DBH 2. mailakoak, berriz, Arette-ko eski estaziora abiatu dira, non eskiaren teknika hobetzen eta elurraz gozatzen aritu diren. Gaua han igaro ostean, bihar itzuliko dira etxera esperientzia paregabearekin.

DBH 3. mailako ikasleek Iruñea izan dute helmuga. Goizean, eskaladan jardun dute, hainbat jarduera desberdin probatuz. Eguerdian, Iruñeako Alde Zaharra bisitatu dute, entzierroaren ibilbidea osatuz eta hiriko historia hobeto ulertzeko aukera izanik.

Azkenik, DBH 4. mailako ikasleak Donostiako Zientzia Museoan izan dira. Bertan, zientziaren inguruko esperimentuak eta erakusketak ikusi dituzte. Ondoren, Txuri Urdin-en patinatzera joan dira, neguko kirolez gozatzeko aukera bikaina izan dutelarik.

Ibilaldi hauek aukera paregabea dira ikasleentzat, Euskal Herriko kultura eta natura gertutik ezagutzeko, kirola egiteko eta elkarbizitzaz gozatzeko. Esperientzia ahaztezina izan da guztiontzat!