Oilategian puskaketak asteburuan

20 otsaila , 2025 | Oharrak

Asteburuan, duela gutxi martxan jarritako oilategian kalteak izan dira. Gertaera hauek tamalgarritzat jotzen ditugu, eta irmoki salatzen ditugu eta espero dugu horrelako ekintzarik ez errepikatzea.

Gizalegea eta errespetua gizarte orotan nagusitu behar dira, eta ondasun komunitarioak zaintzea ikastolan sustatzen dugun balio garrantzitsuenetako bat da. Horregatik, halako jokabideak gaitzesten ditugu, guztion onerako diren baliabideak kaltetu besterik ez baitituzte egiten.

Espero dugu gertaera hau unean uneko kasu isolatua izatea eta aurrerantzean horrelakorik berriro ez gertatzea. Denon ardura da ingurunea zaintzea eta elkarbizitza osasuntsua bermatzea.