III. Trail Martxa Urdina (apirilak 5)
Domusa Teknik 40 MLK Mendi lasterketak, kirol ekitaldi bat izateaz gain, aniztasun funtzionala duten pertsonen alde lan egiteko konpromisoa du bere baitan.
Hau horrela izanik, haurren kirol egutegiaren barne sartu den III. TRAIL MARTXA URDINA-ra gonbidatzen gaitu, larunbatean, apirilak 5ean.
Goizeko 10:00etan hasiko da Azpeitiko plaza nagusian eta 13:00ean amaitzea espero da toki berean, Sagu Zahar bidea jarraituz.
Animatu parte hartzera!
