Txotxongiloen munduan, kultura bizian

2025-04-08

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Tolosako TOPIC museora bisita egin dute, eta bertan txotxongilo erakusketa eta museoa ezagutzeko aukera izan dute.

Erakusketak izugarrizko arrakasta izan du, ikasleek txotxongiloen mundua hurbilagotik ikusi eta gozatu ahal izan dutelarik. 🎭

Bisita honek aukera eman die ikasleei Euskal Herriko kultura eta tradizioak ezagutzeko. Ondoren, Tolosako kaleetan ibili dira, bazkaltzeko eta jolasteko aukera izan dutelarik, eta bertako giroaz gozatzeko aukera ere izan dute.

Euskal Herriko txoko desberdinak ezagutzea benetan aberasgarria da gure ikasleentzat, eta esperientzia horiek oroitzapen eder bihurtzen dira.