Izena zurea, abizena euskaraz
2025-04-10
Ikastolak bat egin du abizenak euskalduntzeko kanpainarekin. Egitasmoa UEMAk, herriko ikastetxeek, udalak, udal euskaltegiak eta Zaparraiek abiarazi dute. Abizenak ere euskaraz kanpainaren helburua abizenak euskaratzeko egin beharrekoaren informazioa helaraztea eta erraztea da.

Echeverria, Aramburu, Corta, Aguirre, Zavala, Otaegui, Irulegui… herritar ugarik dituzte abizenak gaztelaniaz idatzita, eta horiek euskaraz jartzea sustatzeko “Abizenak ere euskaraz” kanpaina abiarazi dugu Azpeitian, UEMAko beste udalerri batzuetan bezala.
UEMAren arabera, urte askoan euskarak jasandako “jazarpena” argi ikusten da abizenei erreparatzean. “Euskara ez ezik, izenarekin batera, izana ere ukatu zitzaien euskaldunei; eta abizenak erdal grafiarekin idaztera behartu zituzten belaunaldi bat baino gehiago. Horrela heldu da abizen ugari belaunaldi
berriengana, eta gaur egun ere euskal abizen asko erdal grafiaz ikusten da agiri ofizialetan”. Horregatik, kanpaina honen sustatzaileentzat, “euskarari dagokiona itzultzeko modua” da euskal abizena “behar bezala” idaztea, euskaraz.
Abizena euskaraz jartzeko deialdia herritar guztiei egiten zaien arren, berebiziko garrantzia dute guraso izateko bidean direnak edota 18 urtetik beherako seme-alabak dituzten herritarrak. Izan ere, helduek abizenak euskal grafiarekin jartzeko tramitea eginez gero, seme-alabei automatikoki abizena behar bezala erregistratua geldituko zaie. Horregatik, hezkuntza zentroen parte- hartzea nabarmentzekoa da kanpaina honetan.
Abizenak euskalduntzeko behar diren agiriak
Euskal abizenak izanez gero, baina agiri ofizialetan erdal grafian idatzita badaude, «erraza» da horiek aldatzeko prozesua. Epategian egin daiteke. Honako hauek dira:
Nortasun Agiriaren fotokopia.
Jaiotza ziurtagiria. Epaitegian eskatu behar da. Epaitegian eskatu behar
da. Online egin dezakezu, hemen klik eginda. (Ziurtagiri digitalik gabe)
Errolda agiria. Udaletxean eskatzen da, baita online ere. (BAKQ edo beste ziurtagiri digitalen bat behar da online deskargatzeko)
Familia liburua, ezkonduta dauden edo seme-alabak dituzten herritarren
kasuan. Dena den, 2021 artean soilik egin dira familia liburuak. Halakorik
ez duten familiek ez dute eraman beharrik.
Aurrez txanda hartu behar da, erregistro zibilen aurretiko hitzordu zerbitzuan.
(Ziurtagiri digitalik gabe).
Abizenak euskalduntzerakoan sortu ohi diren ohiko galderen erantzunak
Abizena nahi dudan moduan idatzi dezaket?
Epailearen irizpidea da. Normalean Euskaltzaindiaren irizpidea jarraitzen da. Euskaltzaindiaren liburuan Muxika agertzen da baina zenbait kasutan (Muxika, Mujika…) forma desberdinak onartu izan dira. Hala ere, abizen-aldaketa gisa izapidetu daiteke aldaketa eta, kasu horretan, Erregistroen eta Notarioen
Zuzendaritza Nagusiak erabakitzen du aldaketa onartuz edo ezetsiz.
Gurasoena aldatuta seme-alabena zuzenean aldatzen al da?
18 urtez azpikoetan bai. 18 urtez gorakoetan, Erregistrora joan eta adierazi egin behar dute beraiek ere aldatu nahi dutela baina ez dute tramitazio guztia egin behar.
Anai-arreba guztiek aldatu behar dute nahita ez?
18 urtez azpikoek bai. 18 urtez gorakoetan bakoitzak erabakitzen du.
Behin aldatuta, zer pauso jarraitu behar dira? Non islatzen da aldaketa?
Epaitegiak, ofizioz, honako tokietara bidaltzen du: Udalera, Hauteskunde Zentsura, Poliziaren eta Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusira… Hala ere, gero NANa berritzeko txanda hartu eta gero Hitzez hitzeko jaiotza agiria eskatu behar da dagokion erregistro edo epaitegian. Eskaera egiterakoan NANa berritzeko dela esan behar da, epaitegiak horretarako bakarrik balio duen agiria eman ahal izateko.
Eskatzaileak lehengo grafiarekin dauzkan agiri guztiak berriz egin behar dira? Adibidez, unibertsitateko tituluak.
Jaiotza-, ezkontza- eta seme-alaben jaiotza-agirietan aldaketa epaitegietan bertan bideratzen da, ofizioz, jaraunsletza edo herentzietan arazorik ez izateko. Gainontzeko kasuetan bakoitzak ikusi behar du. Berez, gomendagarria da ahal den toki eta agiri gehienetan aldaketa egitea.
Gazteleraz diren abizenak aldatu daitezke euskal grafiara?
Epailearen baitan geratzen da. Lehen esandako moduan, printzipioz, euskal abizenen kasuan, Euskaltzaindiaren “Deitura-izendegia” jarraitzen da. Bertan honakoa adierazten da: “Euskal deituratzat, edozein hizkuntz jatorritakoa izanda ere, Euskal Herrian sustraitu dena jo da, nahiz esku artean duzuen
lehen liburuki honetan euskal jatorrikoak ez diren gehienak agertzen ez diren.”
Zalantza kasuan, onena Euskaltzaindiari galdetzea da. Edozein kasutan, lehen esandakoa, epailearen baitan geratzen da erabakia.