Salbatore Mitxelena ikastolaren eskertza

10 apirila , 2025 | Oharrak

Salbatore Mitxelena ikastolatik eskerrak eman nahi dizkigute ikastola gisa beraie emaniko laguntza eta babesagatik “Haur bat, hartxintxar bat, euro bat” ekimenean. Bereziki Hezkuntza Sailak jarritako isuna ordaintzeko egin duzuen ekarpenagatik.

Ekimen honen bidez, isunaren ordainketa ahalbidetzea lortu dute Zarautzen, eta garrantzitsua da kontuan hartzea, horrez gain, ikastolen etorkizuna eta euskal hezkuntza indartzen ari garela. Hartxintxarrez hartxintxar, ikastolak Euskal Herria eraikitzen!!!

Beti bezala, elkarrekin eta elkartasunez, aurrera jarraituko dugu gure komunitatea indartzen eta euskal kulturaren alde.