Badatoz ikastolako udalekuak: begirale eta zuzendari izateko aukera

2025-04-28

Ikastolak begirale eta zuzendaritza postuetarako izen-emate epea ireki du. Interesatuek apirilaren 30era bitartean egin dezakete izen-ematea. Aukerak ez dira faltako, izan ere, izen-ematean kontuan hartuko dira esperientzia, hezkuntza arloko ikasketak eta ikastolarekiko hurbiltasuna.

Ezinbesteko Baldintzak:

  • Begirale titulua izatea (zuzendari izateko, zuzendaritza titulua).
  • 18 urte beteta izatea.
  • C1 maila edo baliokidea izatea.

Hautatuek prestakuntza saio bat egingo dute Ikastolan.

Izena emateko estekak:

Animatu eta parte hartu! Aukera ezin hobea da hezkuntzan zure esperientzia handitzeko.