Euskaraldia 2025: animatu parte hartzera!
Azpeitiko Ikastola Ikasberrik entitate moduan Euskaraldian parte hartuko du, eta zuk ere parte hartzea nahi dugu!
Euskaraldia euskararen erabilera handitzeko ariketa soziala da, eta aurten udaberrian egingo da lehen aldiz.
πΆββοΈ Nola parte har dezakezu?
- Euskaraz ulertzen baduzu, ahobizi edo belarriprest rola hartu dezakezu.
- Ariketarako prestakuntza-tresnak jasoko dituzu, zure rola eroso bete dezazun.
- Ikastolan ikusgai izango gara: espazioak apainduko ditugu, txapak jantziko ditugu, eta Euskaraldia biziko dugu!
π Izen-ematea gure bitartez egingo da!
Azpeitiko Ikastola Ikasberrik berak kudeatuko du izen-ematea eta txapen banaketa.
π Hemen duzu izena emateko esteka.
Elkarrekin ohiturak astinduz eta euskarari bultzada emanez, euskaraz bizi nahi dugulako!
Anima zaitez eta parte hartu!
