Abenturaz eta ametsez betetako hegaldia

2025-05-07

Batxilergoko 1. mailako ikasleek egun bereziaz gozatu zuten Baztan Abentura Park-en, Elizondon (Nafarroa).

Bertan, Mega Pendulua izeneko jarduera ikusgarrian parte hartu dute: 100 metroko altueratik jauzi egin dute eta 140 metroko hegaldiaz gozatu, ausardia eta adrenalina uztartuz.

Ikasleek ez dute soilik kirol eta abentura esperientzia paregabea bizi izan; Baztango bailarako ingurune natural ederraz gozatzeko aukera ere izan dute, natura eta lagunarteko momentuak uztartuz.

Kurtso amaiera hurbiltzen doan honetan, esperientzia honek bizipen berezia ekarri die: talde gisa esperientziak partekatzeko aukera eta, batez ere, une ahaztezinak bizitzea. Zalantzarik gabe, ikasleentzat egun borobila eta motibagarria izan zen.