Azpeitiko Domusa Teknik-40MLK lasterketa: aparkalekua eta ataria ez erabilgarri (maiatzak 9)

7 maiatza , 2025 | Oharrak

Jakinarazten dizuegu datorren maiatzaren 10ean Azpeitian DOMUSA TEKNIK – 40 MLK lasterketa ospatuko dela. Hori dela-eta, gure Ikastolako instalazioak erabiliko dituzte antolatzaileek ostiraletik aurrera, eta espazio batzuk ez dira erabilgarri egongo.

Hona hemen kontuan hartu beharreko oharrak:

  • ATARIA: Karabanak aparkatzeko erabiliko da. Mesedez, atariko gunea hustu 17:00etarako.
  • APARKALEKUA: Lasterketaren antolakuntzarako erabiliko da. Aparkalekua hustu 15:00etarako.

Mesedez, errespetatu adierazitako orduak eta lekuen erabilera, lasterketaren antolaketa egoki garatu dadin.

Eskerrik asko zuen lankidetzagatik eta ulermenagatik.