Udaberrian barrena, bizipenak lagun
2025-05-09
Aste honetan zehar DBHko ikasleek hainbat txango egin dituzte, elkarbizitza, kirola eta kultura uztartuz. Eguraldia lagun, ikasleek aukera izan dute ikasgelatik kanpo esperientzia aberasgarriak bizitzeko eta talde giroa indartzeko.









DBH 1. mailako ikasleak Irungo Oiasso Erromanizazio Museoa bisitatu zuten lehenik, eta ondoren, Hondarribiko hondartzan paddle surf egiten ibili ziren. Jarduera horiei esker, historia eta kirola uztartu ahal izan zituzten modu dinamiko eta dibertigarrian.
DBH 2. mailako ikasleek Otxandian kokatutako Hontza Extrem parkean abenturazko ekintzez gozatu zuten. Zuhaitzarteko ibilbideak, tirolinak eta bestelako jardueren bidez ausardia eta lankidetza landu zituzten.
DBH 3. mailakoek paintball saio batean parte hartu zuten, non estrategia eta talde-lana funtsezkoak izan ziren. Ondoren, Zarauzko hondartzan egon ziren, atseden hartzen eta itsasertzeko paisaiaz gozatzen.
Azkenik, DBH 4. mailako ikasleek Kataluiniara egin zuten bidaia. Lehen egunean, Bartzelonako hiria bisitatu zuten, bertako txoko esanguratsuenak ezagutuz: Sagrada Familia, Ramblas eta beste hainbat kultura gune. Hurrengo egunean, Port Aventurako parke tematikoan murgildu ziren, emozioz eta adrenalinez betetako jardunaldia biziz.
Txango horien bidez, ikasleek ikasitakoa bizipen bihurtu eta eskolatik kanpo elkarbizitzarako eta garapen pertsonalerako aukera izan dute. Zalantzarik gabe, esperientzia hauek ikasleen ibilbidean arrasto positiboa utziko dute.