Lurra oinarri, jakintza uztarri!
2025-05-20
LH5eko ikasleek Sakona etxalde ekologikoa eta Elikagunea bisitatu dituzte ingurumen hezkuntzaren baitan.









Aurreko astean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak ingurumen hezkuntzako egitasmo baten baitan irteera berezia egin zuten: Sakona etxalde ekologikora eta Elikagunera hurbildu ziren, naturarekin eta bertako produktuekin harreman zuzena izateko aukera paregabeaz gozatuz.
Sakona etxaldean, baserriko bizimoduaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, produktuen jatorria, ekologikotasuna eta kontsumo arduratsua izan zituzten hizpide. Produktu ekologikoen garrantziaz jabetu, eta landa-ingurunearen egunerokoa lehen eskutik ezagutzeko parada izan zuten.
Ondoren, Elikagurena jo zuten, non ikusi ahal izan zuten baserriko produktu horiek nola iristen diren kontsumitzaileengana.
Ikastolatik herrigintza sustatzen jarraitzen dugu, gure ikasleek ingurunea, tokiko ekoizpena eta komunitatea baloratzen ikas dezaten. 🛒💚