Natura, bidelagun eta maisu
2025-05-21
Naturaren gaia lantzen ari direnez, LH1eko ikasleek egun berezi eta aberasgarria bizi izan dute: Nuarbetik Matxinbentara oinezko ibilaldia egin dute, ingurune naturalaz gozatzeko eta ikaskuntza esperientziaz aberasteko aukera paregabeaz gozatuz.
Lore proiektuaren baitan kokatzen den jarduera honek helburu argia du: ikasleek naturarekin harreman zuzena izatea eta ingurunea aktiboki bizitzea, haien garapen pertsonal eta emozionalerako ezinbestekoa den elementua baita. Naturaren erritmoak, koloreak eta isiltasuna lagun, haurrek behatzeko, hausnartzeko eta elkarrekin konektatzeko une zoragarriak bizi izan zituzten.
Ibilaldian zehar, ikasleek:
- Naturako elementuak identifikatu zituzten (landareak, zuhaitzak, animaliak…),
- Mugimendu osasungarria landu zuten oinez eginez,
- Eta batez ere, gozatu egin zuten, jolasean eta elkarbizitzan oinarritutako esperientzia baten bidez.
Ekintza honen bidez, gure hezkuntza-ereduak ikaskuntza testuinguru esanguratsu eta motibatzaileetan txertatzea bilatzen du, betiere haurraren osotasuna erdigunean jarriz.