Egin zure ekarpena, lagundu Azpeitiko Garagunekoei
Azpeitiko Garaguneko lagunek urtero moduan Bertan Elkartearentzat Gabonetako apaingarriak prestatuko dituzte, bereziki material birziklatuekin. Aurten, komuneko paperaren tutuak erabiliko dituzte apaingarri horiek sortzeko, eta horretarako gure laguntza behar dute!
Ikastolako komunitate osoari dei egiten diogu ekimen polit honetan parte hartzera. Sarrerako ate ondoan kaxa bat egongo da jarrita, bertan komuneko paperaren tutuak uzteko.
Eman dezagun bakoitzak gure alea eta eman diezaiogun bultzada birziklapenaren eta elkarlanaren aldeko jarduera eder honi!
Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik!
