Ekoetxean Ingurumenaren Mundu Eguna: “Plastikoek eragindako kutsadurarik gabe”(ekainak 7)
Ekoetxea Saretik harremanetan jartzen gara Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta. Aurtengo gaia “Plastikoek eragindako kutsadurarik gabe” da.
Plastiko bidezko kutsadura planetako bazter guztietan zabaltzen ari da (baita giza gorputzean ere, mikroplastiko moduan), eta beraz ekosistemei, giza osasunari eta ekonomiari eragiten dion eskala globaleko ingurumen krisia da.
Ekoetxea Saretik dei egiten diegu pertsona guztiei gure ingurumen zentroen ondoko zonalde batean garbiketa ekintza kolaboratibo batean parte hartzeko. Izan zaitez konponbidearen parte!
EMAN IZENA!
