Ikasturte amaierako festarako prest: ohar garrantzitsuak eta gogorarazpenak
Ikasturte amaierako festa gero eta gertuago daukagu, eta antolakuntza guztia martxan dago dagoeneko. Egitaraua zehaztuta dago eta jada ikusgai duzue esteka honetan.
Gainera, egun horretarako zaintza zerbitzua ere antolatuta da, eta, beraz, famili guztiek festa giroaz gozatzeko aukera izango dute. Kontuan izan esteka hauetan dituzuela eguneko ohar eta xehetasun garrantzitsuak, mesedez arretaz irakurri.
Bestalde, afarirako ogitartekoak eskatzeko epea oraindik irekita dago. Eskatzeko azken eguna: ekainaren 9a. Ez geratu ogitartekorik gabe! Eskatzeko esteka hemen.
Anima zaitezte! Festa elkarrekin ospatzeko egun ederra izango da eta zuen parte-hartzea garrantzitsua da!