Jolasen bidez, hizkuntzak elkartzen

2025-06-18

Ikasturte amaiera berezia izan da LH5eko ikasleentzat: azken bi asteetan FIE (Fornight Immersion to English) programan parte hartu dute, ingelesa lantzeko murgiltze linguistikoan oinarritutako egitasmoan.

Bi astetan zehar, ikasleek joko kooperatiboak eta talde-dinamikak landu dituzte, betiere ingelesez modu naturalean komunikatzeko helburuarekin. Dinamika horien bidez, ez dira soilik hizkuntza-trebetasunak garatu, baizik eta elkarlana, enpatia eta talde-lana ere indartu dituzte.

Esperientziari amaiera borobila emateko, azken egunean LH2ko ikasleekin partekatu dituzte beren jolas eta ekintzak, giro atsegin eta dibertigarrian. Haur txikiek poz-pozik hartu dute LH5ekoen bisita, eta guztiek elkarrekin une ahaztezinak bizi izan dituzte.

Ekimen hau Kimu proiektuaren barruan kokatzen da, eta bere helburu nagusien artean dago ikasle eleaniztun eta komunikatzaileak heztea. Horrela, ikasleek hizkuntzak ikasteko eta erabiltzeko motibazioa eta aukera esanguratsuak izatea bultzatzen da, etorkizune eraikitzeko tresna sendoak eskainiz.