Espazio eta denbora egokituak

Barruko nahiz kanpoko espazioa pedagogiaren zerbitzura dago. Eremu hauek hiru ikaste motak eta era askotako taldekatzeak (bakarka, taldeka, adin nahasteak eta abar) ahalbideratzeaz gain, ikasleen autonomia indartzen laguntzen dute. 

Denboraren banaketak garrantzia handia hartu du gure egunerokotasunean. Hasteko haurraren eta gaztetxoaren erritmo biologikoa errespetatzen dugu. Gainera, harrerari eta ikaste mota guztiei denbora eskaintzen diogu. Honekin batera taldekatze mota anitzak ahalbideratzen ditugu, adin guztietako interakzioa bultzatuz.