Eskolaz kanpoko tailerrak
Jakinarazten dizuegu datorren astean emango dugula eskolaz kanpoko tailerren inguruko informazio osoa. Bertan aurkituko dituzue tailer guztien eskaintza, ordutegiak, prezioak eta izena emateko jarraibideak.
Izen-emate epea irailaren 19tik 24ra bitartean izango da, eta horretarako beharrezko lotura datorren astean helaraziko dizuegu.
Tailerrak urrian hasiko dira, eta informazio guztia garaiz eta modu argian jasoko duzue.
