Jolas Hezi eta Eskola Kirola (LH 2-6) (irailak 20)

11 iraila , 2025 | Izen emateak eta online eskaerak

Gogorarazten dizuegu LH 2tik 6ra bitarteko ikasleen Jolas Hezi eta Eskola Kirolean izena emateko epea irailaren 20an amaitzen dela.

Kudeaketa herri mailan sortutako elkarte batek egingo du, eta informazio osoa Ikastolako webgunearen azpikaldean duzue eskuragarri.

👉 HEMEN klik eginez egin dezakezue izen-ematea.

Edozein zalantza argitzeko, idatzi kirolak@azpeitikoikastola.eus posta elektronikora.