HHrako arropa aldagarrien eskaera

11 iraila , 2025 | Oharrak

HHen umeentzat aldagaiak behar izaten ditugu eguneroko jardueretan, eta horregatik, zuen laguntza eskatu nahiko genizueke.

Agian etxean izango dituzue zuen seme-alabei txikiegi geratutako arropa batzuk. Haur Hezkuntzako ikasleek erabil dezaketen arropa erosoa (adibidez: txandal prakak, mallak, nikiak, jertseak…) jasotzen ari gara. Baldin baduzue halakorik egoera onean, eskertuko genizueke Ikastolako idazkaritzara ekarriko bazenituzkete.

Eskerrik asko aldez aurretik zuen lankidetzagatik!