Eragin pedalei egitasmoa (Ekoetxea, irailak 19)

11 iraila , 2025 | Izen emateak eta online eskaerak

Jakinarazten dizuegu 2025eko irailaren 16tik 22ra bitartean ospatuko dela Mugikortasunaren Europako Astea, eta aurtengo leloa hau izango da: “Pertsona guztientzako mugikortasuna”.

Ekimen honen baitan, irailaren 19an (ostirala), ginkana bat antolatu du Azpeitian Ekoetxeak, herritar guztiei zuzendua. Jarduera honen helburua da mugikortasun jasangarria sustatzea eta guztiontzako irisgarritasuna aldarrikatzea modu dibertigarri eta parte-hartzailean.

OHARRA: Parte hartzeko, aurrez izena ematea beharrezkoa da.

➡️ Izen-ematea egiteko esteka.