Sorgin Orratzak: Kultur Sormen Laborategia (LH 3-LH 6) (irailak 28)

17 iraila , 2025 | Izen emateak eta online eskaerak

Aurtengo ikasturtean, SORGIN ORRATZAK izeneko kultur sormen laborategia jarriko dute martxan Dinamoa sormen gunean Azpeitiko Udalak eta Kulturaz kooperatibak antolatuta. Proiektu hori herriko hiru ikastetxetako guraso elkarteekin elkarlanean antolatu da, eta sormen tailer dinamiko eta parte-hartzaileak eskainiko ditu, haurrek diziplina artistiko ezberdinak esperimentatzeko aukera izan dezaten.

๐Ÿงต Zer da SORGIN ORRATZAK?

SORGIN ORRATZAK kultur sormena eta adierazpen artistikoa lantzeko espazioa da. Tailerrak bidelagun-sortzaile batekin egingo dira, eta haurrek hainbat diziplina jorratuko dituzte: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, gorputz adierazpena, hitza eta gehiago! Informazio osagarria hemen.

๐Ÿ“Œ Antolaketa:

  • Adina: 8-12 urte (LH3tik LH6ra)
  • Lekua: Dinamoa Sormen Gunea
  • Eguna eta ordua: Asteazkenetan, 17:15 – 18:30
  • Iraupena:
    • Astean ordubeteko saioa
    • 4 asteko tailer bakoitza (4 saiokoak)
    • Ikasturtean zehar, 8 tailer desberdin (guztira 32 saio)
    • Lau sormen eremu nagusi jorratuko dira

– Kostua:

  • Ikasturte osoa: 120 โ‚ฌ
  • Tailer solteak: 20 โ‚ฌ

๐Ÿ“ Izen-ematea:

  • Irailak 17 โ€“ 28 bitartean ondorengo estekan
  • Plazak mugatuak dira! (lehentasun hurrenkeran)