Gaztelekua eta Ludoteka martxan berriro (irailak 29-30)

17 iraila , 2025 | Izen emateak eta online eskaerak

Udako oporraldiaren ostean, martxan dira berriro Udal Gazteria Sailaren zerbitzuak: Iturritxiki eta Txiki Txoko Ludotekak (HH5–LH6) eta Udal Gaztelekua (DBH1–Batxilergo 2). Haur, nerabe eta gazteen heziketa prozesuan bidelagun izateko sortutako zerbitzu hezitzaileak dira.

📌 IZEN-EMATEAK

Ludoteka (HH5–LH6)

  • Noiz: Irailaren 22tik 26ra (biak barne)
  • Arratsaldez: Egunero, 15:30 – 19:00
  • Goizez:
    • Iturritxiki: Asteartea eta osteguna, 10:00 – 12:00
    • Txiki Txoko: Asteazkena eta ostirala, 10:00 – 12:00
  • Non: Ikasturtean parte hartuko den Ludotekan
  • Kuota: 25€ urte osorako
  • Oharrak: Zalantzak bertan argituko dituzte hezitzaileek.

Gaztelekua (DBH1–Batx.2)

  • Noiz: Irailaren 24tik 26ra
  • Arratsaldez: 15:30 – 19:00 (hiru egunetan)
  • Goizez: Irailaren 25ean (osteguna), 9:30 – 13:30
  • Kuota: DOAN
  • OHAR GARRANTZITSUA:
    DBH1eko eta erabiltzaile berrien gurasoek nahitaez bertaratu behar dute izen-ematera.

📅 Zerbitzuen irekiera datak

  • Ludotekak: Irailaren 29an
  • Gaztelekua: Irailaren 30ean

📞 Informazio gehiago:

  • Gazteria Saila: 943 15 71 61
  • GIB: 943 15 71 60