Kilometroak 2025: gure erronkalariei babesa
Aurten ere badatoz Kilometroak, eta gure ikastolako DBH 3. mailako ikasleek ilusioz hartuko dute parte “Erronkak” deituriko lehiaketan. Lehiaketa hau Kilometroak ekimenaren barruan kokatzen da, eta bertan Gipuzkoako hainbat ikastoletako ikasleek parte hartzen dute, sormena, parte-hartzea eta talde-lana sustatuz.
Gure ikasleek dagoeneko prest dute aurkezpen bideoa, eta orain zuen babesa behar dute aurrera egiteko! π¬π
Zer egin behar duzue laguntzeko?
π Klikatu πesteka honetan instagram sare sozialean bideoa ikusteko
π Eman “like” bat bideoari (bozketa modura balio du!)
π Partekatu mezua senide, lagun eta ezagunen artean
Zuen laguntza funtsezkoa da gure ikasleen lana ikusarazteko eta lehiaketan nabarmentzeko! πͺπ₯
Eskerrik asko bihotzez zuen babes eta parte-hartzeagatik.
Gure ikasleak martxan daude… eman bultzada eta zabaldu mezua! πββοΈπββοΈ