Arratsaldeak ikastolan: ohar garrantzitsuak

25 iraila , 2025 | Oharrak

Ikasturte hasiera honetan, arratsaldeko jardueren inguruan antolaketa egokia bermatzeko, honako ohar hauek kontuan hartzea eskertuko genizueke:

  • Komunaren erabilera: 17:00etatik aurrera, aretoko komuna erabili beharko da.
  • Eskolaz kanpoko tailerrak: jarduera hauetan parte hartzen duten ikasleek kanpoan itxaron beharko dute, eta hezitzaileak jasoko ditu bertan, jarduera hasi aurretik.
  • Jangela erabilera: gogorarazten dizuegu 19:00ak arte egongo dela irekita.

Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta lankidetzagatik.

Zuzendaritza