Bigarren Batxilergoko lehen guraso bilera

25 iraila , 2025 | Oharrak

Jakinarazten dizuegu datorren astelehenean, irailaren 29an, Batxilergoko 2. mailako ikasleen lehenengo guraso bilera egingo dela.

Bileran honako gai hauek jorratuko dira:

  • Ikasturte honetako antolaketa orokorra
  • Orientazio planaren aurkezpena
  • Ikasbidaiaren inguruko informazio eta xehetasunak

Lekua: Erabilera Anitzeko Gela
Ordua: 19:00etan

Gurasoen parte-hartzea oso garrantzitsua da, aurten ikasleek izango duten ibilbidea eta esperientziak gertutik ezagutzeko aukera eskainiko delako.