Olatuen gainetik, gizatasunaren bidean

2025-09-30

Batxilergoko ikasleek zuzenean jaso dute informazioa Global Sumud ontzidiko kide baten eskutik.

Ikasleek esperientzia paregabea bizi izan dute gaur, Global Sumud Ontzidian parte hartzen ari den irakasle batekin bideokonferentzia bidez konektatzeko aukera izan baitute. Ontzidi solidario hau Mediterraneo itsasoan barrena Gazara bidean da, laguntza humanitarioz beteriko kargamentuekin, eta une honetan Palestinako lurraldetik 366 itsas milia (678 kilometro inguru) ingurura dago.

Global Sumud Ontzidia 40 herrialdetako 44 ontzik osatzen dute, eta Bartzelonatik abiatu zen 2025eko ekainean, helburu argi batekin: Gazan bizi diren pertsona zibilei laguntza humanitarioa helaraztea eta nazioarteko komunitatearen elkartasuna adieraztea.

Saioan zehar, ikasleek ontzidiaren eguneroko bizitza, erresistentzia baketsua eta giza eskubideen urraketek eragindako egoera ezagutzeko aukera izan dute zuzenean. Ikasleek galderak egin eta beren kezkak partekatu dituzte, hausnarketa kritikoa eta elkartasuna sustatuz.

Hezkuntzaren bidez konpromiso soziala lantzea funtsezkoa dela uste dugu, eta honelako ekimenek aukera ematen diete gazteei munduko arazo larrietan sakontzeko eta beren ikuspuntua eraikitzeko.

📢 “Ikasgelatik haratago doan hezkuntza nahi dugu: munduan eragiteko prest dauden ikasleak hezi nahi ditugu.”