Kilometroak: autobus zerbitzua
Igande honetan, Kilometroak dira, eta Elgoibarrera autobusez joatea gomendatzen da. Kontuan izan:
📌 Autobusaren ordutegia ez da aldatuko, ohiko ordutegiei eutsiko zaie.

🚌 Autobus kopurua handituko da, inor iritsi gabe geratu ez dadin.
Eskertuko genizueke garraio publikoa erabiltzea, trafikoa eta aparkalekuen arazoak saihesteko eta egunaz gehiago gozatzeko aukera izan dezagun.