Gure haurrak ere badira: Palestinarekiko elkartasun ekimenak

8 urria , 2025 | Oharrak

Ikastolak batu egin gara “Gure haurrak ere badira” egitasmoaren baitan, ume palestinarren aldeko elkartasun-ekimenetan parte hartzeko. Hona hemen datozen asteetarako antolatu diren ekimen nagusiak:

🔹 Zapatak Biltzea
Urriaren 18ra arte, ikastetxeetan haur zein helduen zapatak bilduko ditugu. Jasotakoa ume palestinarren aldeko ekimenetan erabiliko da eta urriaren 25ean Bilbora eramango da.

🔹 Ekimen Nazionala Bilbon – Urriaren 25ean
Eguna ume palestinarrei eskainia izango da Bilbon eta ondorengo ekintzak egingo dira:

  • Hitzaldiak eta ipuin-kontaketak
  • Pailazoen kalejira
  • Manifestazioa
  • Omenaldi berezia haur palestinarrei

🔹 Ostegunetako mobilizazioak
Ostegunero, urriaren 23ra bitartean, ikastetxeetan mobilizazioak egingo ditugu 12:50 eta 17:15etan. Bertan parte hartuko dute irakasleek, ikasleek eta familiek. Zuen parte-hartzea oso garrantzitsua da.

🔹 Kamiseta solidarioa
Zuen elkartasuna adierazteko, ostegunero kamiseta solidarioa janzteko deia egiten dizuegu. Gogoratu, kamiseten salmentatik ateratako diru guztia Palestinara bideratuko dela.

Elkartasunetik, hezkuntzatik eta komunitatean elkarlanean, gure haurrak ere badirelako!

Eskerrik asko zuen babesagatik eta parte-hartzeagatik.