Nafarroa Oinez: autobusean izen ematea (Urriak 17)

9 urria , 2025 | Izen emateak eta online eskaerak

Gogorarazten dizuegu aurten Nafarroa Oinez urriaren 19an ospatuko dela Atarrabian, eta urtero bezala, ikastolatik autobus zerbitzua antolatu dela bertara joateko.

Hona hemen informazio garrantzitsua:

  • Eguna: urriak 19, igandea
  • Irteera: 08:30ean, anbulategi aurretik
  • Itzulera: 18:30ean, Atarrabiatik
  • Prezioa:
     - 7 € gure ikasleentzat
     - 13 € gainerakoentzat
  • Izen-ematea eta ordainketa: Ikastolako idazkaritzan, urriaren 17a baino lehen, 13:00ak arte.

Gogorarazten dizuegu garaiz izena ematea ezinbestekoa dela lekuak antolatzeko. Animatu eta parte hartu Nafarroako ikastolen jaian!