Irudhitzen lehiaketaren IX. edizioa: argazkilaritza eta literatura uztartzen
Gukak abian jarri du argazkilaritza eta literatura uztartzen dituen Irudhitzen lehiaketaren bederatzigarren edizioa. Orain arteko edizioetan izan bezala, lehiaketak bi atal izango ditu: irudiena eta hitzena. Lehen fasea, irudiena, abian da dagoeneko, eta urriaren 19ra arte bidali daitezke argazkiak.
Kalean zehar da aurten lehiaketaren gaia, eta dagoeneko irudiak bidal daitezke komunikazioa@ukt.eus posta elektronikora, ‘Irudhitzen lehiaketa’ gaia jarrita mezuan. Modu honetan, argazki edo irudi batek zuengan sor dezakeen sentipena jakin nahi dugu. Aurten, berrikuntza modura argazkiak bertikalean izan behar dute.
Informazio gehiago ondorengo estekan.
