Pentsamendu kritikoa eta bihotz kooperatiboa
2025-10-27
DBH 2. mailako ikasleek ekintzailetasuna eta lankidetza uztartu dituzte laborategian egindako zientzia esperimentuetan.



Ikastolako ikasle profila aintzat hartuta, DBH 2. mailako ikasleek laborategian esperimentuak burutu dituzte taldeka, zientzien arloan. Esperientzia honen bidez, ikasleek ez dituzte soilik eduki akademikoak landu, baizik eta ekintzailetasuna, erabakiak hartzeko gaitasuna eta talde-lana praktikan jarri dituzte.
Ikastolan bultzatzen dugun ikasle profila autonomoa eta ekintzailea da. Ikasleek esperimentuetan arazoak identifikatu, hipotesiak planteatu eta konponbideak bilatzeko urratsak eman dituzte, betiere taldean elkarlanean arituz. Horri esker, pentsamendu kritikoa, konfiantza eta sormena garatzen ari dira.
Bestalde, talde-lana eta kooperazioa ere ardatz izan dira. Enpatia, komunikazioa eta elkartasuna landu dituzte ikasleek, bakoitzaren ekarpena baloratuz eta ikuspegi desberdinen bidez ikaskuntza aberastuz. Esperientzia honek agerian utzi du nola zientziaren bidez ere balio pertsonalak eta sozialak sendotu daitezkeen.
Laburbilduz, laborategiko saio hauek ez dira esperimentu zientifiko hutsak izan; etorkizuneko ikasle ekintzaile eta kooperatiboak hezteko aukera paregabea baizik.