Ikasleak dokumental egile

2022-05-09

Pasa den astean, LH4ko ikasleek herriko eraikin zaharrenen inguruko dokumentala aurkeztu zuten ikastolan.

Momentu oso berezia bizi zuten lehen hezkuntzako laugarren mailako irakasleek, ikasleek eta beraien etxekoek. Ikastolako aretoa jendez gainezka zegoela, bigarren ebaluazioan buruturiko erronka aurkeztu zuten; herriko hainbat txokoren inguruan eginiko dokumentala izan zuten ikusgai, hain zuzen ere. Bertan, historikoki zaharrenetakoak diren hamar eraikin agertu ziren, hauen inguruko informazio zabala eskainiz. Horrez gain, sormenak ere izan zuen abagunea dokumentalean, bertso eta musika desberdinak uztartuz.

Ikasleek ziotenez, proiektu hori aurrera eraman ahal izateko esfortzua eta talde lana ezinbestekoak izan baziren ere, orain oso harro eta gustura daude egindako lanarekin. Gainerako ikusleak ere bat etorri ziren ikasleen hitzekin, eta txalo zaparrada izugarria eskaini zieten.