Errespetatu ikastola inguruko aparkaleku gunea
Azken asteotan, ikastolatik kanpo dauden bi aparkaleku berezi —aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egokituta daudenak— era desegokian erabiltzen ari direla jaso dugu. Gogorarazi nahi dizuegu aparkaleku horiek behar bereziak dituzten familiei laguntzeko sortuak direla, eta erabilera okerrak zailtasunak sortzen dizkie.
Udaltzaingoak jakinarazi digu aparkaleku hauen zaintza indartuko duela hemendik aurrera, erabilera egokia bermatzeko.
Eskertzen dizuegu zuen ardura eta elkarlana guztiontzat irisgarriagoa eta errespetuzkoagoa den ingurunea eraikitzen jarraitzeko.