Euskararen arnasa Ikastolaren bihotzean
2025-12-03
Euskarak batzen gaituen egun berezi honetan, kolorez, hitzez eta irriz bete da ikastola. Urtero legez, ikasleek, irakasleek eta gurasoek elkarrekin ospatu dute Euskararen eta Ikastolaren Eguna, tradizioak eta berritasunak uztartuz eta euskararen bizipoza komunitate osoan zabalduz.
















Ikastolan Euskararen Eguna ospatu dugu ikastolan urtero legez, eta aurtengoan, gainera, ospakizuna parte-hartze handiagoarekin bete da. Goizean goiz hasi dira ekitaldiak: Bigarren Batxilergoko ikasleek pregoia irakurri dute egunari hasiera emanez, eta ondoren, ikasle guztiek batera “Euskal Herrian euskaraz” abestia kantatu dute, giro emozional eta partekatua sortuz.
Horren ostean, hainbat ekintza izan dira ikastolan goizean zehar: ipuin kontaketak, aurpegi margoketak, mahai-jolasak eta kirol lehiaketak, besteak beste. Goiz erdian, ikasleek gurasoek prestatutako hamaiketako gozoa dastatu dute, eta giro atseginean jarraitu du ospakizunak.
Eguerdian, Batxilergoko 1. mailako ikasleek prestatutako bazkariaz gozatu dute ikasleek kiroldegian. Bazkariaren ondoren, Bigarren Batxilergoko ikasleek antolatutako ikuskizuna eskaini dute, publikoaren txalo eta algarak eraginez.
Arratsalde partean, egunari amaiera emateko, euskal kiroletan parte hartu dute ikasleek, hala nola sokatira, txingak eta beste hainbat jarduera tradizional. Egun borobila izan da, euskararen aldeko jai-giroan eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.