Ohiko Batzar Orokorra
Gure Kooperatibaren Estatutu Sozialen 24. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Artezkaritza Kontseiluak, azaroaren 8an egindako ohiko bileran erabakitakoaren arabera, Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra Ikastolako Erabilera Anitzeko Gelan egingo da.
DATA : 2025ko abenduaren 17an (asteazkena).
ORDUA: arratsaldeko 18:30ean lehen deialdian.
arratseko 19:00etan bigarren deialdian.
LEKUA: Erabilera Anitzeko Gelan.
Deialdia eta gai-ordena ondorengo estekan dituzue ikusgai.
OHARRAK:
* Estatutuen 13. artikuluak dion bezala, aurreko puntuei dagozkien txostenak Ikastolan dituzue bertan aztertzeko eskubidea duzuelako edozein bazkidek.
* Gogoratu gure estatutuetako 11. artikuluaren arabera bazkideon
betebeharra dela Batzar Orokorretara joatea.
* Aldibereko itzulpena egongo da.