HH4ko ikasleak okin bilakatuta

2022-04-01

HH4ko ikasleak Igarako errotan izan ziren joan zen astean, eta, atzo, ikasitakoa praktikan jarri zuten, ogia beraiek eginez.

Pasatu den astean, martxoaren 22an, HH4ko gure haurrak Loiolako Igarako errotara joan ziren. Bertan, errotaren funtzionamendua ikusteko aukera izan zuten; uraren indarraz errotak nola mugitzen ziren, eta, horien ekinaz, artaleak arto-irin nola bilakatzen ziren. Bertako errotariaren azalpenak ere jaso zituzten, mota horretako lekuetan lana nola egiten den esplikatu baitzuen.

Handik asko ikasita etorri ziren nonbait, izan ere, atzoko egunez ogia egitera animatu ziren, ikasitakoa praktikan jartzea nahi baitzuten. Atzo goizean goiz ekin zioten lanari. Masa landu, labean sartu eta arratsalderako ikasle bakoitzak izan zuen bere opiltxoa amaitu eta probatzeko aukera. Itxura ederra zuten, eta haurrek ere gozatu zuten zaporearekin!