HHko ikasleak euskal mitologia ezagutzen

2022-03-25

HH4 eta HH5eko ikasleak Mungiako baso magikoan (Izenaduba) izan ziren atzo, eta euskal mitologiako gaiak landu zituzten bertan.

HH4 eta 5eko ikasleek ibilaldia egin zuten atzo Izenaduba basora. Inauteriak pasa zirenetik jo eta su ibili dira euskal mitologiako pertsonaiak eta mitoak ezagutu nahian. Gaiari amaiera ederra emateko asmoz, egun pasa joan ziren Mungiako baso magikora. Bertan beren zain zeuden Galtxagorri, Lamia, Sorgina, Akerbeltz, Tartalo, Zezengorri, Basajaun eta Mari. Ez zuten espero, ordea, Olentzero eta Mari Domingi ere bertan egotea, a zer poza! Eguraldia lagun, ederki pasatu zuten, eta pertsonaia eta mito berriak ezagututa etorri ziren berriro bueltan ikastolara.