DBHO2ko ikasleak bertako enpresak bisitatzen

2022-03-24

Orientazio programekin jarraituz, Gerolan ekimenaren baitan, gure ikastolako DBHO2ko zenbait ikasle gure inguruko enpresa batzuk bisitatzen izan ziren atzo.

Atzo bertan, hilaren 23an, gure DBHO2ko ikasle batzuk, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera, Izarraitz Lanbide Heziketara egin zuten bisita. Iraurgi Berritzen aurrera eramaten ari den egitasmo horrek bi helburu ditu; batetik, bertako eskaintza zein den jakitea, eta, bestetik, interesen arabera enpresa desberdinak ikustatzea. Gure ikasle talde batek, Ibarmia enpresa bisitatu zuen, bertako Amaia Ibarmiak instalazioak erakutsi, eta lantegiko langile profilak zeintzuk ziren erakutsi zituelarik. Beste batzuk aldiz, Abelur enpresara joan ziren, administrazio eta finantzen inguruko azalpenak jaso zituztelarik. Esperientzia benetan aberasgarria izan zutela adierazi zuten.