Batzar Orokorra 2022

2022-02-24

Kooperatiba garen momentutik, atzo egin genuen 2022ko Batzar Orokorra, eta aurreko urteko eta aurtengo ikasturteko gaiak onartu genituen.

Atzo arratsaldean burutu genuen Ikastolako 2022ko Batzar Nagusia. Artezkaritza Kontseiluaren eta bazkideen parte hartzearekin aurreko urteko ikasturteko kontuen, eta aurtengoaren kudeaketaren eta aurrekontuen onarpena eman zen aho batez. Horrez gain, Kooperatibako organo gorena den Artezkaritza Kontseiluko kide erdiak ere berritu genituen, bi urtero legez.

Artezkaritzak esku artean dituen erronken berri eman zion batzarrari, besteak beste, Hezkuntza Lege berria zertan datzan azaldu zuen. Osatze bidean dagoen Plan Estrategikoaren puntuak ere partekatu zituen. Zuzendaritzak, berriz, 21-22 ikasturteko Kudeaketa Planaren inguruko xehetasunak eman zituen.