Bere historia kontatzen duen herria
2026-01-15
DBH 4. mailako ikasleek Urolako Napar Zuzterrak taldeak eta Nabarraldek antolatutako “Habitat. Ezkutatu diguten historia” erakusketa bisitatu zuten, bisita gidatu baten bidez. Esperientzia honek gure ikasleei Euskal Herriaren historiaren ikuspegi sakonago eta kritikoagoa eskaintzeko aukera eman die.



Erakusketaren abiapuntua mezu argi batean laburbiltzen da: “Bizi nahi duen herriak bere historia kontatu behar du”. Helburu horrekin, Erroma aurreko Baskoniatik gaur egungo Euskal Herrira arteko historiaren mugarri eta gako nagusiak aurkezten dira. Horri esker, ikasleek askotan ezkutuan geratu diren gure historiaren alderdiak ezagutu eta aztertzeko aukera izan dute.
Esperientzia aberasgarria eta kritikoa
Erakusketaren helburu nagusietako bat ikasleen espiritu kritikoa sustatzea da. Gidaren azalpenak entzun eta erakusgaiak arretaz aztertu ondoren, ikasleek hausnarketarako tartea izan zuten, euskal historiaren garrantziaz eta horrek gaur egungo gizartean dituen ondorioez gogoeta eginez.
Eskerrak antolatzaileei
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Urolako Napar Zuzterrak taldeari eta Nabarraldeko kideei, erakusketa bikain hau antolatzeagatik. Bisita honen bidez, gure ikasleek etorkizuneko herritar gisa ezinbestekoa duten beste tresna bat eskuratu dute: bere historia ezagutzea eta bere testuinguruan ulertzea.
Euskal Herriko historia ezagutzea funtsezkoa da gure identitatea eta kultura ulertzeko. Horrelako ekimenei esker, gure ikasleak errealitateari aurre egiteko prestuago daude, ikuspegi kritiko eta eraikitzailea garatuz.