Energia Ibilbidea osatu da aurten ere

2022-02-07

Pasa den ostiralean bildu zen Ikastolako Energia taldea. Euronet 50/50 proiektuaren baitan, gure ikastolako energia erabilpenari buruzko diagnosia egin zuen (Energia Ibilbidea).

Zein energia iturri ditugu ikastolan? Nola erabiltzen dugu energia hori? Zein neurri hartu ditzakegu energia aurrezteko? Mota honetako galderei erantzun nahian ibili zen gure ikastolako energia taldea otsailaren 4ean. Datozen asteetan, ateratako ondorioak beste ikasleei aurkezteko garaia izango da.