Santa Eskea 2026

28 urtarrila , 2026 | Oharrak

Hurrengo asteazkenean, otsailak 4, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu Ikastolan eta herrian usadio zaharrei jarraiki.

OHARRAK:

Astelehenerako, otsailak 2, makila ekartzea eskatzen da entsegurako (izena jarrita). Makilak ikastolan gordeko dira egunerarte. Entseguak otsailak 2an eta 3an egingo dira.

Asteazkenerako, otsailak 4, zapi koloretsua lepoan jantzita etor daitezela ikasleak.

EGITARAUA:

Goizean zehar  (9:30-12:00DBH 4. mailako ikasleek herrian zehar egingo dute ibilbidea koplak abestuz. Eguerdian (12:00etan) ikastolako ikasle guztiek atarian koplak abestuko dituzte.

Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, ikastolako kideak Azpeitiko kaleetan zehar ibiliko dira koplak abesten. Sanagustinpea izango da ibilbidearen hasiera puntua. LH3 eta LH 6ko familien ardura izaten da ateratzea, baina beste guztiak ere gonbidatuta zaudete parte hartzera.

Animatu denok, lurrari oles egin eta udaberriari ongietorria egiteko prestatzera!