Euskal Inauterietan parte hartzeko izen-ematea (Otsailak 2)

28 urtarrila , 2026 | Izen emateak eta online eskaerak

Aurten ere herritar oro gonbidatu nahi dugu gure jaialdian parte hartzera. Otsailaren 13ko jaialdiaren amaieran Lantzeko zortzikoa dantzatuko dugu eta parte hartu nahiko lukeen guztiak izango du aukera dantzatzeko.

Janzkera gisa argazkietan ageri diren txatxoak deituriko pertsonaien mozorroa litzateke erreferentzia. Dantza ikasi edo gogoratu nahiko lukenarentzat entsegu saioak antolatu ditugu:

  • Otsailak 3, asteartea 21:00
  • Otsailak 5, osteguna 21:00
  • Otsailak 10, asteartea 21:00
  • Otsailak 12, osteguna 21:00

Komenigarria zaigu entseguetara zenbat jende etorriko den jakitea. Hori dela eta, etortzeko asmoa duen orok galdetegi labur hau otsailaren 2rako betetzea eskertuko genizueke.

Animatu!!