Tripontziak badu zenbaki saritua

29 urtarrila , 2026 | Oharrak

Azken hilabeteetan Tripontzia eskutik eskura ibili eta herriak saretu eta gero, zozkatu da saria. Lehen saria Lekeition (Bizkaia) saldu da, eta bigarren saria, aldiz, Portugaleten (Bizkaia).

Gure Eskuk banatu du Tripontziaren saria. Sari nagusia 14605 zenbakiaren ‘Gipuzkoa’ serieari tokatu zaio. Zenbaki eta serie hori duenak 30.000 euroko saria jasoko du. Aldiz, zenbaki berdina bai, baina serie desberdina duten beste zazpi zenbakien jabeek 2.000na euro irabaziko dituzte.

Bigarren saria 13837 zenbakiak jasoko du. Zenbakiaren serie bakoitzeko 1.000 euroko zortzina sari banatuko ditu Gure Eskuk. Zorionak irabazleei!

Tripontziarekin batzuk saridun eta denok irabazle!