Jakintzaren leihoa euskaraz
2026-02-11
DBH 1. mailako ikasleak Txikipediari buruzko lanketa berezia egiten ari dira ikastolan. Txikipedia 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzako entziklopedia bat da, Euskarazko Wikipediaren barruan dagoena. Bere helburua informazioa euskara garbi eta errazean eskaintzea da, umeek ondo ulertu dezaten.



Ikasleek Txikipediako testuak umeen adinera egokitutako hizkuntzan idazten direla ikasi dute. Horregatik, lexikoa eta sintaxia errazak dira, eta azalpenak argiak eta laburrak izaten dira. Horrela, ikastolako lanetarako oso baliagarria da, baina baita jakin-mina asetzeko ere.
Gainera, Txikipedia ez da soilik haurrentzat. Euskara ikasten ari diren helduentzat ere lagungarria izan daiteke, testuak ulerterrazak direlako. Wikipediako artikulu batzuk luzeak eta zailak izan daitezkeenez, Txikipediak informazio bera modu laburrago eta sinpleagoan eskaintzea du helburu.
Lanketa honen bidez, DBH 1. mailako ikasleek informazioa bilatzen, laburtzen eta modu argian idazten ikasten ari dira. Aldi berean, euskararen erabilera egokia eta aberatsa lantzen dute, eta sareko edukiak modu arduratsuan erabiltzen ikasten dute.
Irakasleen esanetan, esperientzia aberasgarria izaten ari da, eta ikasleak motibatuta daude Txikipediaren bidez ikasten eta sortzen jarraitzeko.