Elikagaien hondakinak: ekoizpenetik etxeko sukaldera tailerra (Otsailak 28)
Bilakatu zure erosketa-saskia ingurumena zaintzeko erraminta! Hori da Azpeitiko Ekoetxeak antolatu duen tailer berriaren leloa.
Horrela, elikagaiak askotan antzekoak iruditzen zaizkigu, baina heuren atzean ekoizpen prozesu oso ezberdinak daude. Prozesu horietan ura, lurzorua eta energia erabiltzen dira, eta horrek guztiak ingurumen-inpaktua du. Gainera, kontsumitzen ez diren elikagaiek baliabide horien galera ere badakarte. Izan ere, elikagai baten hondakina ez da zakarrontzian hasten, ekoizpenean bertan baizik.
Horri guztiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Animatu tailerrera!
Zer landuko da?
- Elikagaien hondakinen sorrera, ekoizpenetik etxeko sukaldera arte.
- Erosketa-ohiturek eta sukaldeko erabakiek duten eragina.
- Hondakinak murrizteko eguneroko keinu praktikoak.
Bidelagun berezia:
Eliku zentroko Aitziber izango duzue bidelagun. Elikadura eta nutrizioaren ikuspegitik azalduko digu nola eraiki dezakegun elikadura kontzienteago eta koherenteago bat.
Non? Azpeitiko Ekoetxea
Noiz? Otsailak 28, larunbata
Ordua: 10:30 – 12:30
Hizkuntza: Euskaraz
Doakoa da.
Izen-ematea derrigorrezkoa da, jarduera doakoa izan arren. Parte hartu ahal izateko, eman izena ondorengo estekan.
Helburua:
Ez da perfektua izatea, baizik eta kontzienteago jatea eta gure erabakien eraginaz jabetzea.
Zatoz eta ikasi nola bihurtu zure asteroko erosketa ingurumenaren aldeko ekintza!


